Hasiera -> Egoitzako laguntza

Egoitzako laguntza

Egoitza Elektronikoaren egitura

Udalaren Egoitza Elektronikoak honako egitura hau dauka:

1: Goiburua. Bertan daude Udalaren logoa, webgunearen mapa, Udalaren web atariko esteka eta hizkuntza aukera.
 
2: Eskuineko aldea. Bertan agertuko dira egoitza elektronikoko zerbitzu nabarmenen sarbideak edo banner zerrenda, tresnak eta bestelako informazio interesgarria. 
 
3: Gorputza. Egoitza elektronikoko zerbitzu guztiak erakusten ditu 3 menu bloketan (egoitzari buruzkoak, zerbitzu pertsonalak eta zerbitzu orokorrak), baita zerbitzu motaren araberako zerbitzu elektroniko nabarmenak ere.
 
4: Oina. Bertan daude Udalaren logoa eta zuzeneko atzipenak (Legezko Oharra eta Datuen Babesa).

Eskakizun eta gomendio teknikoak

Udalaren Egoitza Elektronikoa egoki bistaratzeko, ondoko gomendio eta eskakizun teknikoak izan behar dira kontuan:

  • Gutxienez 800 X 600 pixeleko pantaila bereizmena behar da.
  • Javascript erabiltzea, atariaren funtzionalitate guztia aprobetxatzeko. Hala ere, bada beste aukera bat javascript kodearen zatirik handienerako, javascript desgaitua duten erabiltzaileentzat edo DOM euskarririk gabeko bertsio zaharretarako.
  • Orrietara sartzeko, nabigatzaile hau erabiltzea gomendatzen da:
    • Internet Explorer 11 edo hortik aurrerako bertsioa.
  • Java 1.8_074 edo hortik aurrerako bertsioa.

Egoitza Elektronikoan identifikatutako zerbitzuetara sartzeko, Onartutako ziurtagirien zerrendan jasotako ziurtagirietako bat erabili behar da. 

Egoitza Elektronikoko zerbitzuren batekin arazorik izanez gero, kontsultatu honako orrialde hau: Ohiko arazoen konponbidea.

Ziurtagiriak eskuratzeko eta dokumentuak inprimatzeko, Adobe Acrobat Reader bezalako PDF fitxategien irakurgailua instalatuta izan behar da. 

 

2016ko Martxoaren 21a