Udalak elektronikoki jaulkitzen dituen dokumentuek Egiaztapen Kode Segurua (EKS) dakarte orri-oinean, egoitza elektronikoaren helbidearekin batera. Helbide horretan dokumentuaren originaltasuna eta egiazkotasuna egiazta daitezke, eta dokumentu horren kopia elektronikoa eskura daiteke.
Egoitza elektronikoaren zerbitzu honen bitartez, edozein erabiltzailek (eskuarki, dokumentua jaso duen hirugarren batek) jasotako dokumentua egiazta dezake Egiaztapen Kode Segurua (EKS) eta eskatzailearen IFZ adierazita. Era horretan, pertsona horrek Udalak jaulki zuen dokumentu originala ikus dezake pantailan, aurkeztutakoarekin konparatzeko, edo originala deskargatu dezake egoitzaren bitartez.